Peoi bat kontratatuko du Segurako Udalak
SEGURA // Udalak peoi bat kontratatuko du baja bat ordezkatzeko. Kontratuak bajaren araberako iraupena izango du eta jardunaldi osokoa izango da. Desbrozadora eta antzerako makinak erabiltzen jakitea, gida baimena edukitzea eta euskaraz jakitea eskatu dute lanposturako. Seguran erroldatuta egotea baloratuko dute. Lanbiden edo udaletxean eman behar da izena, urtarrilaren 12ra bitartean.













