Ormaiztegiko mendi eta abentura asteari hasiera emango diote datorren astean
Mendi eta abentura astearen baitan, azaroaren 15ean egingo duten mendi irteerarako izen ematea irekita dago jada.
Azaroaren 10etik 15era bitartean, eta abenduaren 3an ospatuko dute aurten Ormaiztegiko Mendi eta Abentura astea. Azaroaren 11ko greba deialdia dela eta, egun horretarako antolatuta zegoen emanaldia abenduaren 3ra atzeratu dute, Euskararen Egunarekin bat eginez.
Bestetik, urtero bezala, mendi irteera egingo dute mendi eta abentura astearen baitan. Hiru bat orduko iraupena izango du eta ibilbide zirkularra osatuko dute udaletxea, Arandia, Urbizu, Zelandieta, Española, Liernia eta Ormaiztegiko plaza artean. Azaroaren 15ean, igandean, izango da aurtengo eta jakitera eman dutenez, parte hartzeko izen ematea irekita dgao dagoeneko.
Izena kultura@ormaiztegi.eus-era idatzita eman behar da. Azaroaren 11 izango da azkeneko eguna.














