Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

N-1 errepidean "erreskatea" exijitu dute ostalariek

Ordizia
Gizartea

Ordiziatik abiatuta kotxe karabana egin dute Gipuzkoako ostalariek bizi duten egoeraren aurrean "irtenbideak exijitzeko". Baldintzak aldatu ezean protestekin jarraituko dutela iragarri dute.

2021/01/12
A. Vierbücher

Ostalariek mobilizazioekin jarraitzen dute. Ostalaritza aurrera! goiburupean, kotxe karabana egin dute gaur, Ordiziatik abiatuta, Donostia alderaino, Garbera merkatal zentroraino, hain zuzen ere.  Goizeko 07:00etan abiatu dira, eta N-1 errepidea hartu dute. Bigarren aldia da Gipuzkoako Ostalariek, kotxe karabana egiten dutela bizitzen ari diren egoeraren protesta modura, eta iragarri dute, mobilizazioekin jarraituko dutela, “egoera egunetik egunera okertzen ari delako”, beraz, “hain beharrezkoa den irtenbidea iritsi arte” luzatuko dira protestak.

Gipuzkoako ostalariak “haserre” daude COVID-19aren hedapena saihesteko agintari politikoek hartu dituzten erabakiekin, “larriki kolpatu” dituela salatu dutelarik. Gaurko kotxe karabana egin izanaren arrazoi nagusiak gogoratu ditu Aitor Salegi Beasaingo Erronka tabernako arduradunak: “Une honetan ostalaritza egoera oso-oso prekarioan aurkitzen da; herri askotan ixteko agindua dago, beste batzuetan irekita baina baldintza oso-oso gogorrekin ari dira lanean, gainera, establezimenduak ixteko eta irekitzeko aginduak egun gutxiko margenarekin egiten da, eta hori ez balitz,  oraintxe terrazetan egoteko moduko eguraldirik ez dago, eta establezimenduen barruan egon daitekeen pertsona kopurua hain da murriztua, ez dela errentagarria taberna irekita edukitzea”. Horri guztiari gehitu dio, “2020.urtean hilabeteetan negozioak itxita eduki eta baldintza oso-oso prekarioetan lan egiten egon eta gero, laguntzarik jaso ez” dutela. Egoera “ez da sostengagarria”.

Gauzak horrela, Gipuzkoa osoko ostalariek bizi duten egoera “larria” gizarteratu dute. Kotxe karabana luzea izan da N-1 errepidean, Gipuzkoako eskualde desberdinetako ostalariek parte hartu baitute, “Goierrikoak, Urolakoak, Debagoienakoak eta Buruntzaldea, 35-40 herritako ostalariak gaude”. Salegik argitu du, Gipuzkoako Ostalarien Elkartetik aparte sortu den mugimendua dela hau.

Lehendakaritzaren aurrean

Gaurkoa, baina, ez da izan aste honetan ostalariek egin duten protesta ekintza bakarra. Izan ere, atzo, Gasteizen Lehendakaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ostalariak izan ziren bertan. Goierritik ere hurbildu ziren hainbat ostalari.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Emakumezko bat atxilotu dute Beasainen, bikotekideari labanarekin erasotzea leporatuta

2021/01/16
Beasain
2

Itxita, baina ez geldirik

2021/01/16
Beasain
3

Zegama, asteleheneko datuen zain

2021/01/16
Zegama
4

Ostalariak, haserre

2021/01/16
Beasain,Ordizia
5

«Ez da susmoa, datua da, gizarte bazterkeriak gora egin du»

2021/01/16
Beasain
6

Ampo Ordizia, denboraldiaren bigarren zatirako gogotsu

2021/01/16
Ordizia
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.