'Euskara munduan' proiektua hizpide gaurko Bixi bixin
SEGURA // Santos Belokik bere Jaldi adi tartea aurkeztuko du gaur Segura Irratiko Bixi bixi saioan (12:05), eta Jon Urdangarin Maizpideko irakasleak Euskara Munduan proiektuaren barruan Lazkaora etorri berri den atzerritarren taldea aurkeztuko du. Gabino Muruak euskaraz egoki aritzeko asteko aholkua ere emango du, eta Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduradunak komikia izango du hizpide.













