Partzoneriko basozainen lanpoltsa osatzeko epea irekita
GOIERRI // Gipuzkoako eta Arabako Partzonerian basozainen behin-behineko lan poltsa osatzeko prozesua marxan da. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik eta hautaketa prozesua lehiaketa-oposaketa bidez egingo dute. Lanaldia asteko 21 ordukoa izango da eta orduen banaketa Partzoneriak erabakiko du.
Ehiza garaia denean, asteburuetan ere lana egin beharko dute basozainek. Lanpoltsa 5 urtez egongo da indarrean.













