Zegamako Gaztelekua itxita egongo da asteburu honetan
ZEGAMA // Urte berriko eta pandemia garaiko martxa hartuta, duela bi aste balorazio eta programazio saioa egin zuten Zegamako nerabeek gaztelekuan. Joan den astean, berriz, ping pong txapelketa eta mimika jolasak antolatu zituzten. Asteburu honetan, halere, hau da, gaur eta bihar, itxita egongo da gaztelekua.













