Bidesarien aurkako auto ilara
Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesariak ezarri behar ditu A-636 errepidean (Beasain-Bergara) eta Hiru garraiolari sindikatuak eta bidesarien aurkako plataformak auto eta kamioi ilara egin zuen larunbatean. Urretxuko Mugitegi industrialdean elkartu ziren eta Ormaiztegitik Bergarara joan-etorria egin zuten.













