Haurrekin bertso saio didaktikoa egingo dute Zaldibian
ZALDIBIA // Zapiak Bat elkarteak antolatuta, Bertsoa nora, zapiak hara bertso saio didaktikoa dute gaur Zaldibiako Lardizabal eskolako 2. eta 3. zikloetako haurrek. Antzokira joango dira, 14:15ean, saioa entzutera. Lau bertsolari ariko dira ikasleentzat kantuan: Maddi Aiestaran, Hodei Munduate, Maide Garmendia eta Bixente Gorostidi.













