Hondakinak lurrean ez uzteko kanpaina bigarrean fasean sartu da
Hondakinak lurrean ez uzteko kanpainaren bigarren fasea hasi dute Ordiziako Udalak eta Sasieta Mankomunitateak, eta horren barruan, herriguneko bost puntu ezberdin aztertuko dira. Juan de Amezketako edukiontzi eremuarekin hasi dira.
Sasietako teknikari bat egunean behin pasatzen da puntu horietatik, egoera aztertzeko. Gaueko txandan, lurrean aurkitzen diren poltsak ez dira jasotzen, eta bereizgarri bat jartzen zaie. Hurrengo egunean jaso, eta Sasietara eramaten dira. Banan bana zabor poltsak zabaltzen dira, ikusteko ea ondo dagoen birziklatuta edo ez. Identifikatuko balitz, isuna jarriko zaio zaborra lurrean uzteagatik.













