'Axari 40 urte' argazki erakusketa irekiko dute gaur
IDIAZABAL // Asteburu honetan, gaurtik igandera, Axari 40 urte argazki erakusketa egongo da ikusgai Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Axari Dantza taldearen eta Fotoetxeren arteko elkarlana izan da; Lake Oiarbide eta Josemari Telleriaren argazkiak dira. Erakusketari hasiera emateko agurra dantza- tuko dute, dantza taldearen hastapenetan lagundu zuen Naxario Telleriak txistuz jota.













