Hamaika positibo gehiago atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak beste 11 kasu jakinarazi ditu gaurko txostenean, gehienak Beasainen, Seguran eta Urretxun daude.
Asteazkeneko datu kaxkarren ondoren, koronabirus kasu berrien kopurua behera egin du azken bi egunetan. Atzo 20 kasuren berri eman zuen osasun sailak, eta gaur, beste 11 positibo jakinarazi dituzte eskualdean.
Kasu berri horiek Beasainen(2), Seguran (2), Urretxun (2), Lazkaon (1), Legazpin (1), Ormaiztegin (1) eta Zumarragan (1) atzeman dituzte.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.888 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/11 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 122 | ||
Beasain | 2 | 1.109 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 92 | ||
Itsasondo | 0 | 38 | ||
Lazkao | 1 | 293 (+1) | ||
Legazpi | 1 | 485 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 106 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 976 | ||
Ormaiztegi | 1 | 76 (+1) | ||
Segura | 2 | 148 (+2) | ||
Urretxu | 2 | 394 (+2) | ||
Zaldibia | 0 | 126 | ||
Zegama | 1 | 112 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 1 | 679 (+1) | ||
GOIERRI | 11 | 4.888 (+11) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.