Zirkulazio istripuak saihesteko saioa ikastolako ikasleekin gaur
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren Don’t be Dummy, zuk ez duzu ordezkorik kanpaina ibiltaria Lazkaon izango da, gaur. Zirkulazio istripuak prebenitzeko helburua du kanpainak, eta 15-20 urte arteko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteekin landuko dute. Gaur, 13:05ean, Lazkaoko San Benito ikastolako DBH4ko 75 ikasleri streaming bidez saio bat eskainiko diete.
Istripuez kontzientzia hartzeko, hainbat testigantza entzungo dituzte ikasleek: ertzain, suhiltzaile, larrialdietako mediku eta istripuen biktimenak.
Lehenengo pertsonan kontatuak, testigantza hunkigarriak dira. «Gazteengan inpaktu handia edukitzen dute». 44 herritan 100 saio egin dituzte dagoeneko.












