Lazkaoko Talogileen talde berritua plazan ariko da, bi egunetan
LAZKAO // Belaunaldi aldaketa gauzatu du Lazkaoko Talogileak taldeak, eta gazte batzuek hartu dute plazetako martxaren ardura. Hiru hamarkadako ibilbideak jarraipena izango du, beraz. Lehenbiziko ekinaldia Lazkaon bertan egingo dute. Bihar eta etzi, 18:00etatik 20:00etara Lazkaoko plazan ariko dira talogileak. Aurretik eskaerak Whatsapp bidez edo telefonoz hots eginda (747 715 804) egin daitezke.












