Zaldibian Lilatoi lasterketa herrikoia egingo dute martxoaren 7an
Iaz Lilatoia lasterketarako talde jendetsua eratu ondoren, eta aurten Donostian izango ez denez, Zaldibiako Berdintasun Batzordeak karrera herrikoia herrian antolatu du, 5 kilometrokoa, martxoaren 7rako. 12 urtetik gorako emakumeentzat da. Izena emateko epea etzi arte da.













