Ekintza librea egingo dute gaztelekuan, gaur eta bihar
ZEGAMA // Asteburu honetan ekintza librea egiteko aukera izango dute Zegamako nerabeek. Zegamako gaztelekuak ekintza librea egiteko saioak antolatu ditu gaurko eta biharko. Talde bakoitzak gustoko duen dinamika edo ekintza aukeratuko du. Ohi bezala, gaztelekuak drive plataforman duen zerrenda erabiliko dute nerabeek izena eman eta haien proposamenak botatzeko.













