Kirolari lotuta egin du bizitza
Joxe Antonio Garmendia legorretarra hil da aste honetan, 87 urte zituela. Txitxa ezizenez ezagutzen zuten herrian. Legorretan bertan jaioa, Kortatu baserrian, Neli Fernandezekin ezkondu zen eta jaioterrian bertan osatu zuen familia. Hantxe bizi izan da.
Langile nekaezina izan da beti eta kamioi gidaria izan zen, nahiz eta aspaldi hartu zuen erretiroa. Bizitza osoa kirolari lotuta egin zuen , eta horregatik izan da ezaguna eta maitatua Legorretan. Boxeoan, futbolean, txirrinduan, tokan… ibilitakoa da.
Jo Ta Kea elkarteko kidea, Legorretako futbol taldearen kolaboratzaile estu-estua izandakoa; jokalari gazteentzat otartekoak prestatu, futbol partidetara joateko taxista lanak egin,… behar zen guztirako, hantxe zegoen Garmendia, beti prest!
Herrian oso maitatua, horren adierazgarri da, 2019. urteko maiatzaren 21ean herritarrek egin zioten omenaldia. Agur eta ohore Txitxa!












