Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Zumarragako 200 familiak osatuko dute Gipuzkoako lehen energia komunitatea

Zumarraga
Gizartea

Izazpi auzoko kantxaren estalkiaren gainean jarriko diren plakek beraien energia beharraren %30a aseko dute. Beste %70a nori erosi beraien artean adostuko dute

2021/02/26
Asier Zaldua

Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalaren laguntzarekin, energia komunitateen sorrera bultzatu behar du eta lehenengoa Zumarragan sortu behar da. Izazpi auzoko kantxaren estalkiaren gainean plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte eta horiek sortzen duten energia 200 etxe eta dendetara helduko da. 200 erabiltzaile horiek energia komunitatea osatuko dute. Plakek behar duten energiaren %30a sortuko dute eta gainontzeko %70a erosi egingo dute. Energia garbia erosiko dute eta beraiek erabakiko dute zeini erosi. Udalak kiroldegian eta pilotalekuan ere plakak jartzeko asmoa du, energia komunitate gehiago sortzeko. Lehen komunitatea aurten bertan osatzea espero dute.

Egitasmoa atzo aurkeztu zuten, Izazpi auzoko kirol kantxan. Ekitaldian Jose Ignazio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, Juan Diego Casals Edinor enpresako kontseilari delegatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu zuten.

Serranok atzokoa Zumarragarentzat «oso egun garrantzitsua» izan zela esan zuen. «Eskerrak eman nahi dizkiot Jose Ignazio Asensio diputatuari, Zumarragari aitzindari izateko aukera eman diolako. Hemen jarriko duten plakek 200 etxebizitzen energia beharraren %30a asetuko dute. Beste %70a ere energia berdea izango da eta energia komunitateak berak negoziatuko du banatzaileekin».

Trantsizio energetikoa

Zumarragak trantsizio energetikoaren aldeko apustua egin duela esan zuen. «Askotan hitz egiten dugu trantsizio energetikoaz, baina hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Autokontsumoa eta kontzientziazioa landu behar dira. Lanean jarraituko dugu, portzentaia horrek gora egin dezan».

Asensiok ere oraindik asko dagoela egiteko onartu zuen. «Gipuzkoako 62.500 etxe pobrezia energetiko arriskuan daude. Azken 12 urteetan, elektrizitatearen prezioa %53 igo da eta gasarena %25. Energia mendekotasun handia dugu, %92 kanpotik ekartzen baitugu. Gainera, kontsumitzen den %7 bakarrik da energia berriztagarria. Beraz, asko dago egiteko».

Europar Batasuna

Hori guztia dela eta, eskerrak eman zizkien Zumarragako Udalari eta Edinor enpresari egitasmo honetan parte hartzeagatik. «Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko kolaborazioa da bidea. Aldundiak trantsizio energetikoa bultzatzeari lehentasuna eman dio eta lan ildoetako bat energia komunitateena da. Egitasmo hau Europar Batasunaren Next Generation laguntza programara aurkeztu dugu, bere helburuekin guztiz bat baitator. Laguntzak lortzen baditugu, egitasmo honek bultzada handia jasoko du. Baina bestela ere, egitasmo honek aurrera egingo du. Gure helburua Gipuzkoan kontsumitzen den energiaren %80a berriztagarria izatea da. Eta hori, egitasmo hau bezala, herriarekin eta herriarentzat egingo dugu».

Edinor enpresa arduratuko da Izazpi auzoko kantxako estalkian plakak jartzeaz. Diegok egitasmoaren nondik norakoen berri eman zuen. «Energia ekoizpen instalazio handietatik ekarri beharrean bertan ekoizteak abantaila asko ditu. Efizientzia handiagoa da eta ez dago garraio gasturik. Horretarako herrietan energia komunitatea asko sortu behar dira. Horrekin herritarren burujabetza energetikoa ere lortzen da». Gainera, energia berriztagarria bakarrik sortzen dute. «Zumarragan aitzindariak izango zarete, Euskadi mailan. Eta egitasmo hau Europar Batasunaren helburuekin guztiz bat dator: energia kontsumitzen den tokian bertan sortzen da, ez du emisiorik sortzen, sortzen den tokitik 500 metro baino gutxiagora kontsumitzen denez ez da bidesaririk ordaintzen, edonork parte har dezake egin beharreko inbertsioa txikia delako, energia taldetik nahi denean atera daiteke, sistema honek herritarren parte hartzea bultzatzen du…», azaldu zuen.

Egitasmo honetan parte hartu nahi duten zumarragarrek udaletxean eman behar dute izena. Pobrezia energetiko arriskuan daudenek lehentasuna izango. dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Goierri behean behera egin dute datuek, goiko herrietan gora

2021/04/20
Goierri
2

Pinudiaren lekuan, bertako 3.300 zuhaitz

2021/04/20
Ezkio,Itsaso
3

Libre geratu da Ertzaintzak larunbatean Legazpin atxilotutako gaztea

2021/04/20
Legazpi
4

Atzokoen aldean behera egin dute datuek, 36 kasurekin

2021/04/21
Goierri
5

Taldetasun maisuari gorazarre

2021/04/20
Lazkao
6

Maiatzaren 1ean Poligrafo Fest jaialdia egingo dute Urretxun

2021/04/20
Urretxu
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.