Kultura ez profesionala aktibatzeko eskaera
Urretxu eta Zumarragako Musika Taldeen Mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute asteburuan, kultura segurua dela aldarrikatzeko.
Larunbat iluntzean kontzentrazioa egin zuten Areizaga-Kalebarren plazan kultura segurua dela aldarrikatzeko eta kulturgintza profesionala eta ez profesionala lehenbailehen berraktibatu behar direla aldarrikatzeko. Ekitaldia Urretxuko eta Zumarragako Musika Taldeen Mugimenduak (Mutamu) deitu zuen.