Etengabeko Osasun Arreta Gunearen alde sinadurak Gabirian
GABIRIA // Gabiriako bizilagunei ere osasun zerbitzua eskaintzen zien Zumarragako Etengabeko Arreta Gunearen alde sinadura bilketa ari dira egiten herrian. Eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan berriz zabaltzea eskatzeko da. Ostatuan eta udaletxean jarri dituzte plataformakoek sinatzeko orriak.













