Aurtengo lore eta landareen azoka, bertan behera
SEGURA // Segurako Udalak eta Azoka Batzordeak Segurako XX. Udaberriko lore eta landareen azoka ez antolatzeko erabakia hartu du pandemiagatik. Martxoaren 21ean zen ospatzekoa aurten, udaberria hastearekin batera, baina COVID-19ak eragindako egoera dela eta, azoka bera eta horren inguruko ekintzak bertan behera gelditu dira.













