Dolua mintzagai, 'Aulki hutsak' dokumentalaren emankizunarekin
Heriotza eta dolu prozesuari buruzko dokumental itxaropentsua da Aulki Hutsak (Arteman Komunikazioak, 2013), eta Itsasondon ikusi ahalko da, ostegunean, 17:30etik aurrera. Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute, Iñaki Peña dokumentalaren zuzendariarekin. Gaur egungo gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak; Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.
Profesionalen eta senitarteko zein hurbilekoak galdu dituzten pertsonen elkarrizketak biltzen ditu, doluaren prozesua eta bizipenak jasoz. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.
Errealizazio eta edizio lanetan, Iban Toledo aritu da, eta Ruper Ordorika, Gari, Katamalo eta Anariren musikarekin jantzi dute, besteak beste.
Izen ematea
Dokumentalaren emankizunean eta solasaldian parte hartzeko, martxoaren 16a baino lehen izena eman da, Itsasondoko Udalaren webgunean.












