Maider Unanueren erakustaldia Euskal Herriko Kopan
Kilometro bertikaleko modalitatean, Euskal Herriko Kopako bigarren postua eskuratu du. Lidergoa ere eraman du.
Euskal Herriko Kopako bigarren probak jokatu ziren larunbatean kilometro bertikaleko modalitatean, eta maila absolutuan, bigarren postua eskuratu zuen Maider Unanue Aranburu aramarrak. Goierritarrak erakustaldi bikaina egin zuen, eta bigarren postua ez ezik, lidergoa ere eskuratu zuen emakumezkoen artean.













