Urriaren 31ra arte udako ordutegia izango du museoak
ORMAIZTEGI// Zumalakarregi Museoak udako ordutegia izango du urriaren 31ra arte. Ohi bezala, astelehenetan itxita egongo da, eta asteartetik larunbatera, biak barne, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Igandeetan eta jai egunetan, aldiz, 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita.












