Kutxa Biraren ibilbide hasiera hizpide Bixi Bixin
SEGURA // Gaurko Bixi Bixi saioan (12:05) Kutxa Bira izango dute mintzagai: Rocio Basterrak Viedma-Patagonesen hasiera nola izan den azalduko du eta Eñaut Arretxe segurarra Bartzelonan Kutxa Birak izan duen harreraz ariko da. Patxi Alañak Atsotitz lehiaketaren berri emango du eta Miren Gorrotxategik Sotoan gordeak liburuaren inguruko iritzia emango du. Osinalde bertso sariketaz ere ariko dira.













