Zaporeak proiektua babesteko ekarpenak egin daitezke
Joan den larunbatean Ordiziako eta Goierriko hainbat lekutan Lesboseko Kara Tepen errefuxiatuen kanpamenduan dauden pertsonei laguntzeko Zaporeak proiektuak antolatutako esne -bilketaren harira eskerrak eman nahi zaizkie ordiziarrei eta inguratu ziren lagun guztiei, bakoitzaren txikitasunetik egindako ekarpen handiagatik.
Bestalde, bertaratu ezin eta proiektu horrekin kolaboratu nahi dutenei gogorarazi, ekarpenak egiteko aukera dutela, Kutxabanken bidez, Laboral Kutxaren bidez eta Bizum bidez (zaporeak Proiektua 00435).













