Baleiken kaleratutako langilearen alde
CCOO sindikatuak deituta, manifestazio jendetsua eta zaratatsua egin zuten atzo Legazpin, Baleike enpresan kaleratutako langilearen alde eta haren berronarpena eskatzeko. Enpresa batzordean CCOOko ordezkaria da langilea, eta kaleratua izan aurretik jasandako «jazarpen sindikala» ere salatu zuten atzo. Langilea «bidegabeki kaleratua» izana eta haren kontra «salaketa faltsuak» egitea leporatu diote. Egoera honetan bigarren aldiz dagoela ere gogoratu zuten, eta aurrekoan berronartua izan zela.













