Ane Mintegi bigarren W15 Antalya tenis txapelketan
Gaur jokatutako finalean Andreea Prisacariu errumaniarra gailendu zaio 17 urteko idiazabaldarrari, bi setetan, 6-3 eta 7-5.
Ane Mintegi idiazabaldar tenislariak urrats bat gehiago egin du bere tenis ibilbidean. Profesional mailako lehen final erdia eta finala jokatu baititu, Turkiako W15 Antalya txapelketan. Gaur jokatutako finalean Andreea Prisacariu errumaniarra gailendu zaio 17 urteko idiazabaldarrari, bi setetan, 6-3 eta 7-5.