Lau positibo gehiago Segurako adinekoen egoitzan
Aste honetan, guztira 22 positibo kasu atzeman dituzte Segurako adinekoen egoitzan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi berri duenez, Segurako San Juan egoitzan atzo egindako PCR proben mapeoak lau kasu positibo atzeman ditu erabiltzaileen artean. Denek dute txertoa jasota eta ez dute sintomarik. Hala ere, prebentzioz eta kutsatzeak saihesteko, Eibarko Ospitaleko COVID-19 erreferentzia zentrora eraman dituzte.
Aste honetan, guztira 22 positibo kasu atzeman dituzte Segurako adinekoen egoitzan.