Idiazabal Gazta berriaren ebakitze ekitaldia atzeratu egin dute Ordizian
Ordiziako Udalak jakinarazi berri duenez, "Ordizia eta oro har Goierriko datuen goranzko joera ikusita, Udalak, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiarekin, eta Idiazabal Jatorri Izendapenarekin erabaki da Idiazabal Gazta berriaren ebakitze ekitaldia atzeratzea". Bihar zen egitekoa, Oiangu baserrian.
Ordiziako Udalak jakinarazi berri duenez, “Ordizia eta oro har Goierriko datuen goranzko joera ikusita, Udalak, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiarekin, eta Idiazabal Jatorri Izendapenarekin erabaki da biharko Idiazabal Gazta berriaren ebakitze ekitaldia atzeratzea” erabaki du. “Baldintza egokiak direnean” egingo dela azpimarratu du.
Bihar zen egitekoa 27. ekitaldiko gazta ebakitzea Oiangu baserrian, eta Jakitea elkartea zen ebakitzekoa Idiazabal Gazta berria. Bestalde, ohiko omenaldirik egingo ez bazen ere, 17 urteko jardunaren ondoren Idiazabal Jatorri Izendapenaren lehendakaritza utzi duen Joxe Mari Ustarrozi aitortza egitekoak ziren.
Erregulartasun sariak Idiazabalera
Azkenik, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak 2020 urteko sariak banatuko zituen bihar. Kontseilu Erregulatzaileak kalitate eta erregulartasunagatik bi gazta egile sarituko dituzte aurten:
- Artzain ekoizle saritua: Ander Barandiaran Mujika, Idiazabalgo Gaztañaditxulokoa.
- Gaztandegi saritua: Idiazabalgo Abel Goibururen Goiburu Gaztandegia.