Astea igoerarekin amaitu du Goierrik, 47 kasu gehiago batuta
Osasun Sailaren arabera, beste 47 positibo atzeman dituzte Goierrin. Beasainen, Urretxun eta Zumarragan pilatu dira gaur kasurik gehienak.
Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, 47 positibo gehiago agertu dira eskualdean. Beasainen (11), Urretxun (10) eta Zumarragan (7) daude kasurik gehienak eta bere atzetik daude Zaldibia (5), Ordizia (5) eta Itsasondo (3). Bina kasu atzeman dituzte Legazpin eta Legorretan, eta kasu bana Gaintza eta Lazkaon.
Eragin tasari dagokionean, Zaldibiak jarraitzen du datu okerrenekin (7056,69) eta 400eko mugaren oso gainetik daude baita ere Zegama (1643,66), Segura (1565,56), Ezkio-Itsaso (1104,10), Urretxu (1039,68), Ormaiztegi (1018,81), Lazkao (994,32), Legazpi (987,04), Ordizia (913,60), Gaintza (877,19), Beasain (855,86), Itsasondo (824,18), Olaberria (763,36) eta Zumarraga (722,94). Eragin tasa txikiagoarekin, baina hala ere 400eko mugaren gainetik daude Altzaga (546,45), Legorreta (536,91) eta Idiazabal (462,18).
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.435 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 04/08 | DENERA | |
| Altzaga | 0 | 5 |
| Arama | 0 | 18 |
| Ataun | 0 | 170 |
| Beasain | 11 | 1.431 (+11) |
| Ezkio eta Itsaso | 0 | 34 |
| Gabiria | 0 | 14 |
| Gaintza | 1 | 10 (+1) |
| Idiazabal | 0 | 133 |
| Itsasondo | 3 | 57 (+3) |
| Lazkao | 1 | 474 (+1) |
| Legazpi | 2 | 619 (+2) |
| Legorreta | 2 | 148 (+2) |
| Mutiloa | 0 | 15 |
| Olaberria | 0 | 63 |
| Ordizia | 5 | 1.187 (+5) |
| Ormaiztegi | 0 | 99 |
| Segura | 0 | 184 |
| Urretxu | 10 | 506 (+10) |
| Zaldibia | 5 | 273 (+5) |
| Zegama | 0 | 171 |
| Zerain | 0 | 14 |
| Zumarraga | 7 | 810 (+7) |
| GOIERRI | 47 | 6.435 (+47) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.













