Beasaingo Indar enpresak ur bonbak ekoitziko ditu Kaliforniarako
Beasainen ekoitziko dituzte eta amaitutakoan eramango dituzte Santa Barbara hirira, itsasoko ura gatzgabetzeko Charles E. Meyer plantara.
Indar enpresak ur bonbak ekoitziko ditu Ameriketako Estatu Batuetarako. Kaliforniarako, zehazki. IDE Technologies enpresak egin dio eskaria. Beasainen ekoitziko dituzte eta amaitutakoan eramango dituzte Santa Barbara hirira, itsasoko ura gatzgabetzeko Charles E. Meyer plantara. Akordioaren zenbatekorik ez dute argitu baina 80 langileri lana emango diela aipatu dute.