'Neskak eta mutilak' tailerra egingo dute Ordizian, Transloratzen zikloaren barruan
Udaberria transloratzen zikloaren barruan, Neskak eta mutilak tailerra antolatu dute etzirako, ostegunerako. Tailerraren helburua da, sexu heziketa beste ikuspuntu batetik lantzea, sexu aniztasunean eta bizikidetzan indarra jarriz. LH 1 eta LH 3 arteko gaztetxoei dago zuzenduta. Izena emateko deitu 688 822 329 telefonora, edo berdintasuna@ordizia.eus epostara idatzi.