Legorretan 'Rifkins festival' ikusteko izen ematea zabalik dago
Datorren igandean, hilak 18, Rifkin’s festival filmaren emanaldia egingo dute Legorretako Herri Antzokian. Sarrera doakoa da baina bertaratzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako aukera desberdinak daude. Balentinen kioskoan bertan egin daiteke, baita kultur etxean, Internet bidez kultura@legorreta.eus epostara idatzita edo 943 08 50 50ra deituta.