Ordizia saskibaloi taldeak eta Arri BKL-k derbia jokatuko dute bihar
Saskibaloi ligako lehen faseko azken partidan Goierriko taldeen arteko derbiaz gozatzeko aukera izango dute saskibaloiaren zaletuek. Ordiziako Majori kiroldegian izango da hitzordua larunbatean, 16:00etan hasita.

Hitzordu garrantzitsua izango da talde goierritarren artekoa, biak hala biak, garaipenaren bila egingo dute salto kantxara, beraz onenak ematera aterako dira jolastera. Dirudienez, bi taldeak egoera onean iritsiko dira lehia honetara, ordiziarrak lau garaipen jarraian lortuta (horietako bi, joan den asteburuan lortuak izan ziren), eta beasaindarrak berriz, seguraski denboraldiko partidarik onena jokatu ondoren, joan den asteburuan Aranguren Mutilbasket taldearen aurka.
Zuzenean ikusteko aukera
Osasun krisiak baldintzatuta partida harmailetik ezingo da jarraitu baina, Akhonmedia ekoiztetxeko Aupa TV plataformaren bidez denbora errealean jarraitu ahalko da.