Berri Txarrak taldearen 'Dardara' dokumentala, bihar
IDIAZABAL // Apirilean aire aire programaren barruan, Dardara Berri Txarrak taldearen dokumentalaren emanaldia izango da bihar, larunbata, Guraso Elkarteko aretoan. Bi saio izango dira: 17:00etan eta 19:00etan. Marina Lameirok zuzendutako filma da, Ikusi arte Tour taldearen azkeneko biran grabatutakoa. Berri Txarrak musika taldearen ibilbidea azaltzen du kontzertuetako irudien bidez.













