Etengabeko Arreta Gunearen aldeko plataformako kideak, Eusko Legebiltzarrean
Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen alde bildutako sinadurak -7.000 inguru- eraman dituzte Legebiltzarrera
Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen aldeko plataformako kideak Eusko Legebiltzarrean egon dira gaur goizean. Bertan, kontzentrazioa egin dute, komunikabideei beraien eskaeraren berri eman diete eta jasotako ia 7.000 sinadurak entregatu dituzte.
Autobus bat abiatu da Urretxu eta Zumarragatik. Plataformako kideek Josu Aztiria mankomunitateko lehendakariaren, Mikel Serrano Zumarragako alkatearen, Jon Luqui Urretxuko alkatearen eta Ines Benitez Elkarrekin Zumarragako zinegotziaren babesa izan dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa egin dute, bertan bildutako komunikabideei beraien eskaeren berri eman diete eta hilabete hauetan jasotako ia 7.000 sinadurak entregatu dituzte. Sinadurak legebiltzarreko Osasun batzordearen eskuetara helduko dira eta honek Gotzone Sagardui Osasun sailburuari helaraziko dizkio.
Bihar plataformako kideek manifestazioa egingo dute. 12:00etan abiatuko da Areizaga-Kalebarren plazatik.