Igoerarekin bukatu du astea Goierrik, 41 kasu berrirekin
Osasun Sailak beste 41 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Ordizian agerraldia izan da, hamabost positiborekin, eta gorrian da berriz ere.
Hainbat egunez 40 kasuen azpitik egon eta gero, koska bat gora egin dute gaur datuek. Beste 41 positiboren berri eman du Osasun Sailak eskualdean.
Ordiziak izan du igoerarik handiena azken orduetan. Atzo 400eko tasatik jaitsi baziren ere, beste 15 kasu atzeman dituzte, eta atzera ere, 400eko langaren gainetik kokatu dira. Gainontzeko kasuak Legazpin (7), Zumarragan (5), Olaberrian (3), Urretxun (3), Idiazabalen (2), Lazkaon (2), Legorretan (1), Seguran (1), Zakdibian (1) eta Zegaman (1) atzeman dituzte.
Eragin tasari dagokionean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko langa. Legazpik, Zaldibiak, Itsasondok, Altzagak, Olaberriak, Gabiriak eta Ataunek dute tasarik altuena, denak ere, milatik gora baitaude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.051 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/22 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 8 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 0 | 185 | 1087,58 | ||
Beasain | 0 | 1.501 | 427,93 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 36 | 473,19 | ||
Gabiria | 0 | 22 | 1559,45 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 2 | 139 (+2) | 252,10 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 1648,35 | ||
Lazkao | 2 | 515 (+2) | 656,96 | ||
Legazpi | 7 | 783 (+7) | 2009,75 | ||
Legorreta | 1 | 161 (+1) | 805,37 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 3 | 72 (+3) | 1090,51 | ||
Ordizia | 15 | 1.249 (+15) | 496,52 | ||
Ormaiztegi | 0 | 104 | 391,85 | ||
Segura | 1 | 188 (+1) | 326,16 | ||
Urretxu | 3 | 568 (+3) | 951,82 | ||
Zaldibia | 1 | 295 (+1) | 1688,78 | ||
Zegama | 1 | 177 (+1) | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 13 | 364,96 | ||
Zumarraga | 5 | 925 (+5) | 977,50 | ||
GOIERRI | 41 | 7.051 (+41) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-04-22)