'Ombuaren itzala' proiektua Zaldibian aurkeztuko dute
ZALDIBIA // Pedro Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza eta lana azalduko dituen filma egin nahi du Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak. 750.000 euroko aurrekontua du; auzolanez 30.000 zinema-sarrera aurrez salduta eta dirua bilduta lortu nahi dute finantzazioa. Ombuaren itzala proiektua xeheki aurkeztuko dute Zaldibiako antzokian, astelehenean 19:00etan.













