Zorionak Carmen, 103. urtez
Beste urte batez, eta badira 103, Carmen Usabiagak senitartekoekin ospatu du bere urtebetetzea
Carmen Usabiagak 103 urte bete ditu. Senitartekoen berotasunean ospatuko du egun berezi hau. Leire Artolaren bisita ere jaso du eta herritar guztien izenean zoriondu du. Lore sorta bat oparitu dio.
Usabiaga Ugartemendi auzoan jaio zen, 1918ko apirilaren 23an. Iraola gozotegian urte luzez aritu zen lanean, eta herriko memoria kolektiboan bere tokia egin zuen.