Haurrentzako jolasak Santikutzeko ez-festak ospatzeko
Joko erraldoiak, ponpa txokoa eta arte txokoa jarri dituzte Laubide kalean herriko txikienentzat
Aurten ere, koronabirusak sortutako egoera epidemiologikoa dela eta, ezinezkoa izan da Maiatzeko Santikutz festak ospatzea. Hala ere, Legazpiko Udalak, herriko kultur eragileekin elkarlanean, kultur egitaraua prestatu du maiatzerako, beti ere segurtasun neurri guztiekin.
Gaur goizean, eguraldia lagun, 11:00etatik 14:00etara bitartean, familia ugari hurbildu dira Laubide kalera. Udalak, bereziki haurrentzako pentsatutako jolasak antolatu ditu ez-festak ospatzeko asmoz. Nor da nor edota xakea bezalako joko erraldoiak, ponpa txoko bat eta arte txoko bat jarri dituzte txikienentzat.