Nikolas Alustizak irabazi du 34. Elkartu Nahi txirrindularitza proba
Zumarragakoa gailendu da gaur Zegaman jokatu den 34. Elkartu Nahi txirrindularitza proban
16:30etan irten dira Zegamatik 34. Elkartu Nahi sarian parte hartu duten junior mailako txirrindulariak. Segurako kaskotik pasa dira lehenbizi, eta ondoren, Ihurretik igaro ostean Ormaiztegira abiatu dira. Ormaiztegitik Lierni aldera jo dute junior mailakoek, eta handik Mutiloara. Hiru itzuli egin ondoren, Zegaman amaitu dute gaurko proba.
Goierri taldeko Nikolas Alustiza zumarragarra izan da lehenengoa helmugara heltzen gaurko lasterketan. Haren atzetik iritsi dira Oriako Unai Zubeldia, bigarren postuan, eta Irunes txirrindularitza taldeko Haritz Sein, hirugarren postuan.
Mendiko sailkapenean, Union Ciclista S.S. Reyeseko Alejandro Belijar gazteak eraman du saria gaurkoan eta taldeka, berriz, AMPO izan da hoberena gaurko lasterketan.