Goierri Eskolak eta Goierri Valley elkarteak akordioa sinatu dute
Etengabeko prestakuntza eta unean uneko beharretara egokitutako eskaintza egitea dira helburu nagusiak. Goierri Valley osatzen duten enpresentzat estrategikoa da
Goierri Eskolak eta Goierri Valley elkarteak formazio lankidetza hitzarmena sinatu dute. Carlos Ormazabal Goierri Fundazioko zuzendaria, Jorge Manzisidor Goierri Eskolako zuzendaria, Josean Guerra Goierri Valley elkarteko presidentea, eta Iker Galparsoro, Goierri Valley elkarteko idazkaria, besteak beste, izan ziren ostiraleko ekitaldian.
Hitzarmenaren helburua etengabeko prestakuntza da, eta unean uneko beharretara egokitutakoa eskaintza bat egitea. Goierri Valley osatzen duten enpresentzat estrategikoa da eta baita haien etengabeko hobekuntzarentzat ere. Hori dela eta, enpresa bazkideen artean formakuntza saioak antolatuko dira, besteak beste, Goierri Eskolaren eskutik.
Enpresen beharrak
Goierri Valley Elkarteko enpresa txikien eta ertainen beharrak ezagutzeko, inkesta bat egin dute, eta ateratako ondorioen arabera, ETE-ek, formakuntzaren bidez, enpresaren hobekuntza jarraituan interes berezia dute. Hala, ondorengo esparruak lehenetsiko dituzte: kudeaketa orokorra, arlo komertziala, marketina, eta finantzak eta kudeaketa orokorra.