Haur jolas egunerako izena eman dezakete gabiriarrek
GABIRIA // Maiatzaren 16an haurrentzat jolasak eta jarduerak izango dira Gabirian, Udaberri Kulturalean. Izena eman behar dute, udaletxean, hilaren 12rako. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi talde bereiziko dituzte. Haurrekin guraso bat joateko eskatu dute.













