Kilometroetako arropa webgunean eskatu behar da
Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolek antolatuko duten Kilometroak 2021eko arropa on-line eskatu behar da aurten, osasun egoeragatik. Webgunean (kilometroak.eus /denda) dago katalogoa, eta eskariak maiatzaren 10erako egin behar dira. Gero hiru ikastoletako zeinetan jaso nahi den adierazi behar da. Ordainagiria jaso egin behar da. Herritar guztiek eros dezakete.