Zaldibiako mendi lasterketak ibilbide bakarra izango du
Osasun egoerara moldatutako mendi lasterketa antolatuko dute aurten Zaldibian. Ekainaren 19an izango da II. Mendi Lasterketa, iazko hutsunearen ondotik itzulita.
Osasun egoerara moldatutako mendi lasterketa antolatuko dute aurten Zaldibian. Ekainaren 19an izango da II. Mendi Lasterketa, iazko hutsunearen ondotik itzulita. Baina antolakuntzak atzo jakinarazi zuzenez, ibilbide bakarra izango du, berez ziren bien ordez: 27 kilometroko luzekoa eta 2.100 metroko desnibelekoa, Ganboraino joan-etorria da.