Eskalada probatzeko aukera izango dute gazteek larunbatean
IDIAZABAL // Larunbatean, maiatzak 15, DBHtik gorako gazteek eskalada probatzeko aukera izango dute Gaztetxoak kirolera ekimenarekin. Zelaa kiroldegiko rokodromoan izango da saioa. Parte hartzeko izena eman behar dute interesa dutenek, Kirol Orientazio Zerbitzuko 603 721 429 zenbakian whatsapp bidez. Hurrengo ekintza ekainaren 12an izango da: BTT bizikletan ibiliko dira gazteak.












