Garaipenak alde egin die ordiziarrei
9-16 galdu du Ampo Ordiziak etxean Barçaren aurka, Play Off-en final laurdenetan
Indarrez hasi dute gaurko partida Marotiasen mutilek. Denak emanda ibili eta gero, lehenengo zatia menderatzera ere iritsi dira Ampo Ordiziako jokalariak, baina atsedenaldira 6-0 emaitzarekin jotea lortu duten arren, etenaren ostean Barça Rugbyk aurrea hartu diete eta 9-16 emaitzarekin amaitu dute partida.
Ordiziarrek urte guztia Play Off-etara begira pasa duten arren, gaurko porrotaren ondorioz, titulua lortzeko lehiatik kanpo geratu dira. Hala ere, euren sare sozialetan aipatu dutenaren arabera, gaurko garaipenak alde egin dien arren Ampo Ordiziakoak «harro» daude «mutilek egindako lanarekin».