2-1, Sanse bigarren mailara
Txuri-urdinen bigarren taldeak Bigarren Mailan jokatuko du 60 urteren ondoren. Lau goierritar ari dira taldean
Egun garrantzitsua zen atzokoa Reala B taldearentzat. Bigarren mailara igotzeko txartela zegoen jokoan, eta Xabi Alonsoren jokalariek garaipena lortu zuten Extremadurako lurretan jokatutako partidan. Reala B taldekoak ziren faborito, eta ez zuten hutsik egin Algecirasen aurka 2-1 irabazi eta gero.
Beasaingo Aritz Aldasoro eta Beñat Turrientes titular atera ziren zelaira, baina bertan ibili ziren baita ere Aitor Aranzabe zaldibiarra eta Imanol Galarreta beasaindarra. Talde gaztea da Realaren bigarrena, baina maila handia erakutsi zuten atzoko partidan, eta lortutako garaipenari esker txuri-urdinen bigarren taldeak Bigarren Mailan jokatuko du 60 urteren ondoren.