Festak oroitzeko, bertso saioa
Sei bertsolari Beasaingo ez-festak girotzen aritu dira gaur goizean Gernika pasealekuko frontoian
Beasaingo Loinatz Jaietako egitarauan ez du inoiz huts egiten dagoeneko herritarrentzat tradizio bihurtu den bertso saioak. Gaurkoan ere, ez-festak girotu eta oroitzeko asmoz, bertsotan aritu dira Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Maddi Aiestaran, Ane Zuazubiskar eta Aitor Mendiluze, eta gai-jartzaile lanetan, Mikel Urteaga. Festa-gosez zeuden beasaindarrak, eta Gernika pasealekuko frontoian jarri dituzten aulki guztiak bete dituzte berehala.