Hiru zauritu Idiazabalen gertatutako istripuan
Ezbeharra gaur goizean gertatu da Idiazabalgo hirigunean, eta zauritu larriena Donostiako erietxera eraman dute
Auto istripua gertatu da gaur goizeko 07:50ean Idiazabalgo hirigunean. Ibilgailua galtzadatik atera da herri sarreran eta Arizkorreta futbol zelai parean aurkitzen zen zuhaitz baten aurka egin du talka.
Osasun-langileak gertakaria jazo den lekuraino hurbildu dira autoan zihoazen hiru bidaiariak artatzera, eta horietako bat suhiltzaileek atera beharra izan dute autoan harrapatuta geratu ostean. Hiru horietatik bi Zumarragako erietxera eraman dituzte, eta hirugarrena Donostiako ospitalera egoera larriagoan.